2011/03/29

"Puntatxu baino gehixau"

"Puntatxu" batetik hasi zen... indarra izango nuenaren ustea baino ez omen zidan utzi inguruan...

Eta orduan oroitu nuen, albora begiratu eta euriak bustitzen jarraitzen zuela, errekak bere bidean, kotxeak pasatzen... mundua ez zegoen geldi, biraka jarraitzen zuen.

Eta ez dakit inoiz gertatu zaizuen, baina une batez zulo beltzenean ezkutatua ere, munduak aurrera jarraitzen duela jakiteak... bizkar gaineko zama mugimenduan jartzen du, txikitzen... Eta bai, gora hipokrisia! Neure nia bera ere krisian jartzen da, baina zuk ondo esan bezela... ez da ez perfektua! Baina, ze arraio, ez ditut gauza perfektuak gogoko!

Eta horrenbeste hitz zertarako?

Zuregana, eta zuengana... hurbildu eta keinuka aritzeko: Bizitzari mingaina ateratzeko, eta zuei ere! Merezi duzuelako!

Nik, barreka jarraituko dut, negar malkotan urtuko naiz, ixilik egon, garraxi egin... bixi bixi eta bizi sentituz. Zergatik egiten dudan jakinda edo ez.

Mila esker...

2 comentarios:

  1. eta zenbat aldiz pentsatu dudan gure burmuin madarikatu honek zergatik pentsatzen duen hainbeste???

    egun haietako sufrimendua, iraganean bizi izandakoa berriz ez errepikatzeko beldurra... etorkizunean zer etorriko den ez jakitearen beldurrak. Iraganeko aingurak altxa eta aurrera egin behar dugu ordea. Plazerari plazerarekin erantzun.

    dena den, ez zen hainbesterako ezta?

    muxu1

    ResponderEliminar
  2. Udaberriak ere badakar berea dena...

    Amildegiak amildegi, aspaldi ikasi genuelako jauzi egiten!

    ResponderEliminar