2011/02/11

Zer sartuko zenduke musika kaxa baten barruan?

Musika kaxa baten barruan sartuko nittuzke ahotsak bezela ixiltasuna...


Malkua eta irria...


Ain_1 eta Ain_1 kontu! barru-barrukuak... tripa zorrixak ezkutatzen diran txokoko isla guztixak...


Amorruak nahiz harmonia momentuak... atzo gabeko haurran irribarriak......


Uneoro bizittakuak, etorkizunian tapa altxatzian, poliki-poliki, musikaz mozorroturik... soinuz urten daittezan gugana


... garana izatian konplize...

2011/02/02

Barru barrutik...analfabeto izatiari lagatzen dotsagun epizentrotik...

Kafe bat gustura hartuko neuke, zurekin eta harekin... eta holakotan onena hori esatia izan ohi da... baina ze pasatzen da, konturatu orduko norbera dala kafe horrek gustora hartuko littuzken bakarra??

Zer pentsau emoten dau...

Izan be, gogorra da konturatzia maitte dozun horrentzat ez zarala garrantzitsu...


Borrokalari gisa dakagu geure burua... Egunian orduak pasatzen dittugu hortan... sinizten dogun guzti horri bide eman nahixaz... baina ez gara konturatzen sentimenduen munduan analfabeto hutsak izaten jarraitzen dogula... eta hortan ez dogula maiz indar askorik erabiltzen, ez behintzat barruko horreri ahotsik jartzen...

Borrokatuko neuke, zurekin astian kafe bat hartzeko tarte bategaitxik, zurekin une txiki baina goxo bat pasatziarren... baina jakin, kapitalismuan kontrako burrukia b
aino haundixaua eta gogorraua dala hau...