2009/12/14

Eskerrak eman beharrean...


Sortzetik izatera
garamatzazu...
Pausoz pauso,
urratsez urrats.
Zilborhestearen askapenetik,
elkarrenganako maittasunera...

AMAREN BULARRA,
GURETZAT BEREZIA...
MIRESTEN DUGUNA...



Sentipenez zipristitzen
gaituzu une oro.
Biluztu ta jantzi...
jantzi jakinminez,
bizinahiaz...

AMAREN BULARRA

Zu zoriontsu izatia
gure benetako desira,
ta hartu barrenetik
helarazitako IRRIA
ta SORTU lilurarekin,
zarenaren SU BIZIGARRIA!

GURETZAT BEREZIA.....MIRESTEN DUGUNA!

2009/06/23

ATE JOKA...

halaxe aipa dezaket gaurkoa...

atearen hotsekin esnatu naizenekoa...

tun-tun-tun-tun...

halaxe esnatu dira gaurkoan oroitzapenak...egarriz....

direna izan nahi dutela dioste oihuka,

atzera begiratzeko erregutzen didate,

eta ni, ez nago ziur egin behar dudan honen aurrean...

eta hala ere, atea zabaltzera jotzen dut...

ikaraz, baina adoretsu...oroitzeko prest...

BADIRELAKO...

2009/02/26

orbeltzen....oroitu naiz...


"Estaba rodeado de niños. Uno quería llegar a ser médico, otro pintor, otro cosmonauta. Y Mariana...". Silvio Rodríguez


Siempre hay quien quisiera ser distinto,
nadie está conforme con lo que le tocó.
El de edad quisiera ser un niño
y el rapaz se raspa sus pelusas en flor.
Los que nada tienen quieren algo,
los que tienen algo quieren todavía más.
Para pretender el mundo es largo,
para conformarse se inventado el jamás.
http://www.free-lyrics.org

Un señor quisiera ser mujer
y una chica quiere ser señor.
Hasta Dios sueña que es un poder.
Y Mariana quiere ser canción.

La tolerancia es la pasión de los inquisidores.
El buen ladrón quisiera no tener que robar.
Le deben al silencio la voz los ruiseñores.
La eternidad no es más que un truco
para continuar.

La libertad sólo es visible para quien la labra
y en lo prohibido brilla astuta la tentación.
Nacer a veces mata y ser feliz desgarra.
¿A quién acusaremos cuando triunfe el amor?

Un señor quisiera ser mujer
y una chica quiere ser señor.
Hasta Dios sueña que es un poder.
Y Mariana quiere ser canción.

2009/01/30

Sartu bildur barik...


Eta bai, gaurkoan sartzeko eskatzen dizuet behin eta berriro....


Sartzeko...aurkitzen duzen zirritu orotatik.....sartu barruraino....eta erakutsi bazaretela.....maiz ezkutatu arren, badirauzuela....

Ez zaretela nire oroitzapenetan agertzen zineten horiek soilik.....

Eta azkenean, badirudi kasu egin didazuela....eta horregatik.....nire gelako leihoa ere zabaldu dizuet...ikararik gabe aurrera egin dezazuen.....

Sartu nere txokotxora eta berotu...zuen printzez orain artean berogailu artifizial eta nazgakarriek egin dutena baino hobeto...

Zuen erara......

Eman kolorea.....koloreztatu zeruak, bezala lurrak.....eta ferekatu beldurrik izan gabe nire azala.....

mila esker...

2009/01/21

Boulevardeko erlojua


Sekula ahaztuko ez duzun muxuaren akuilu, pasio bizi horren testigu, malkoen kontsolatzaile, ostegunetako tronparen osteko beso sendo...

Hamaika istorio biltzen dituzte boulevardeko erlojuen orratzek, beraien tik-tak bakoitzean. Garrasika zure, haren eta beste aldeko horren istorioen zantzuak zabaltzen dituzte lau haizetara. Eta aitortu beharra daukat, nire historian ere lekua daukala denboraren jagole honek.Gaurtik aurrera bederen.

Irribarrez hurbildu zara gugana... eta zure ximurren osteko gaztetasuna erakutsi diguzu begiradaz. Emakumea zara, hala sentitzen baitzara eta urteetako esperientziak banatzen bagaitu ere...izate oso eta eder horrek gertu sentiarazten nau zugandik.

Berbaz beteriko plastikoaren atzean bildu dira lehenbiziko aldiz, gure historioak, erlojuaren prezentzian....ordu erdi besterik ez genuen....ordu erdi zure eta ni bizitzak elkartrukatzeko. Zuk, zure esperientziaren gailurretik hitz egiten zenidan; nik, berriz, gaztearen esperientzia-gogotik...eta halaxe...elkarren historioek elkargurutzatu dute...eta finean, urrun baino hurbilago geundela konturatu gara. Bai zu eta baita ni ere.

Ederra izan da....sinez diotsut...Zure begiradak igorri didan indarra, irribarreaz sentiarazi didazun bizi-gogoa...eta bai, heldua zarela diozu, baina gazte duzu freskotasuna!!!

Une batean, lotsatu egin zara. Nolatan hasi zara gurekin honelako gauzetaz hizketan? Nolatan?... Zuk zeuk erantzun diozu honi, eta orduan...malkotxo batek ihes egin nahi izan du zu ezagutzera....zure hitzak sentitzera: "konfidantza eman didazue, gustura sentitu naiz zuen ondoan eta zuen begiradak hurbiltasuna sentiarazi dit"

Hurrengo etorri diren berbek ere...."Zuek segi borrokan, emakumeok indarra baitugu eta sekula ez ukatu pertsona helduei hitza....ez ikaratu"

Irribarra izan da nire erantzuna.....eta orduan....Boulevardeko erlojuak 20.00 markatu ditu bere orratzen zehaztasunez.....eta "gero arte" esateko ordua iritsi zaigu.....

Erlojuarenpean....labur, baina sakon...halakoxea izan da hemendik aurrera orratzen artean gordeko den gure istorioa....

eta, zera, "plazer bat izan dela, Manoli, plazer bat....". Utz dezagun gure aurpegiek elkar ukitzen....eskuek arin egin duten bezala.....eta agian, baliteke, berriz ere istorioak jarraipena izatea....

Bitartean Altzatik Beizamarako melodian....zure esanak gogoan izango ditut....

hurren arte...




2009/01/20

Ezen behin...


Aurrez aurre begiratzea lotsa ematen zion indibiduo bat. Gorritu besterik ezen egiten, zuk aurrez aurre begiratzean. Berde izatetik, gorri izatera igarotzen zen bat-batean. Segundu gutxitan gertatzen zen honelako katastrofea.

Eta orduan, guztia zen ezberdin.

Eta orduan, zuk zeuk ere ezberdin ikusten zenuen guztia.

Berde kolore eder horren azpitik zegoena ikusteko ahalmena bereganatzen zenuen, eta konturatzen, konturatzen... orain arteko engainuaz, gezur zikin guztiaz.

Oihu egin nahi duzu. Baina ezinean aurkitzen zara. Oihu egin nahi duzu. Baina jada zentzurik ez duela iruditzen zaizu.

Beraz eskumuturra astindu eta parean duzun hormigoizko zera horri berba batzuk esanarazten dizkiozu, eta urteetan oihu egin ezin izan duena azalerazi...

2009/01/19

Bat-batean...


Bat-batean...

Bat-batean dena zen oihua eta ixiltasuna.

Belarrik ere ezin entzungogor egin...

eta bat-batean datorkit gogora:

"eztakit eztakit...zer ari naizen...

leihuak itxita daude eta lorontzietan sasi zikinak hasi dira..."

Baina, gaurkoan bainak badira...

eta sasiek zikin izateari uzten diote...ixiltasunak oihuarekin bat egitean...

eta zure begirada, nire begirada....aldatu egin dira....

"eztakit eztakit..."

beldurrak izkin ilunean utzi ditugu...eta sasien artetik eskuaz laztandu nauzu....

ikusten...ez izan beldurrik...sasi artean gauzak ez dira horren ilunak...

sasiek ere badute....badute euren xarma...

zatoz...ez ikaratu...

oihuek ixiltasunekin bat egitean....ez izutu....