2011/03/29

"Puntatxu baino gehixau"

"Puntatxu" batetik hasi zen... indarra izango nuenaren ustea baino ez omen zidan utzi inguruan...

Eta orduan oroitu nuen, albora begiratu eta euriak bustitzen jarraitzen zuela, errekak bere bidean, kotxeak pasatzen... mundua ez zegoen geldi, biraka jarraitzen zuen.

Eta ez dakit inoiz gertatu zaizuen, baina une batez zulo beltzenean ezkutatua ere, munduak aurrera jarraitzen duela jakiteak... bizkar gaineko zama mugimenduan jartzen du, txikitzen... Eta bai, gora hipokrisia! Neure nia bera ere krisian jartzen da, baina zuk ondo esan bezela... ez da ez perfektua! Baina, ze arraio, ez ditut gauza perfektuak gogoko!

Eta horrenbeste hitz zertarako?

Zuregana, eta zuengana... hurbildu eta keinuka aritzeko: Bizitzari mingaina ateratzeko, eta zuei ere! Merezi duzuelako!

Nik, barreka jarraituko dut, negar malkotan urtuko naiz, ixilik egon, garraxi egin... bixi bixi eta bizi sentituz. Zergatik egiten dudan jakinda edo ez.

Mila esker...

2011/03/22

Atera mingaina bizitzari diostazu...

Ez dut nahi.
Ez neukan batere gogo izpirik, izarapeko ametsetatik ihes egiteko.
Ilunetan, iluntasunak maiz eskeintzen digun babesean gorde nahi nuen.
Munduari esan, gaixo nengoela... triste nengoela... eta eskubide guztia neukala horretarako!
Gaur ez nuen eguzki izpien berotasunik sentitu nahi.
Nire azal txuriari sudur gorririk jartzeko betarik ere ez.

Baina gogora ekarri dut, zuk esandakoa...
Negar malkotan urtzen ari nintzenean, hankahutsik belarrira goxo goxo hurbildu zarenekoa gogoan dut...

Eta gaurkoan, hitz ematen dizut saiatuko naizela... saiatuko naizela, bizitzari mingaina ateratzen...

2011/03/01

Eten barik...

Guraizeak izkina guztietatik...

klis eta klas... zorrotz eta bururik gabe, izan ere, artatiek ba al dute ba begirik, bihotzik... bururik?

sikiera hauek biltzen dituzten eskuak baleukate...

Baina abilak gara! Onak!

Eta zuenganako maitasunak ez dauka etenik...