2011/05/25

Berbarik ez keinu bat....

Berbarik ez keinu bat....

berbetan eta hitzetan hastiak berak ikaratzen nau, gau ilun honetan... baina ez da gaba beltza dalako, egun argixak be itsu lagatzen nau eta ezin hitzeri bide emon...

sentitzen dot inoiz idatzi doten lerrorik zailenak, okerrenak dauzkatela aurrian; eta ezin dotela hutsik ein... ezin dotela oker idatzi...

baina hitzak, hitzak dirala oroittu nahi dot... eta gogoratu zure ixiltasunen betetziaz....
berba barik, dana esaten zeben begirada horren balixuak lerro okerren ikarak be aldetzen dittu.

"Noiz zatoz berriro?" entzutia, laztan zaratatxu horretako goxo bat, eskolatik urten palizia jasotzeko bildurrez eta zu bentanatik begira ikustian sentittutako lasaittasuna, kortina osteko irribarria, espilora begira eindako barre bakoitza, jaten egon eta zuk bakarrik eta ez beste inok tentuz begiratzia, sosiuz eta pausoka eskutik helduta pasiuan eittia, farmazian lan eindako kontuak, aittittari emondako lehenengo mosuan kontuak, negar malkotan ta nere txikitasunian besuetan hartu eta oroittu be ezin doten une bakoitza....

Eskutik helduta jarraittuko dogu, gure erara...

Ixil ixilik, baina begiratuz.... eskerrak emongotsut zure albuan gozatutako egun bakoitzagaitxik... barkamenak lerro okerregaitxik...


Eta gaurkuan be... mosu bat emango dotsut, beti be bueltan irri bat hartzeko...

ta beittu amama, beittu... zelango oskarbi politta dagon!

2011/05/15

Ezingo nuke jolastu gabe bizi...

Zergatik eta zertara ez dakidan honetan, horma zurien artean aurkitu ditut hitz hauek: "Ezingo nuke jolastu gabe bizi..."

Minak burua xaxatzen didan egun honetan, zergatik ez dakidan egun honetan, ziztadez beteta nagoela baino ezin dezaket esan.

Horrelakoa da gaurko eguna, teklatuari klik klak hotsa inguruan, horma zuri zikinduak eta ziztadak buruan bueltaka...

Eta duela egun batzuk gogoko nuen udaberria, bere usaina, kolorea... eta gaurkoan ere gustuko dudala ahaztu gabe, urtaroaren alde ilunago batekin topo egin dut. Baina tira, jolasten jarraitu nahi dudala erabaki dut, gaurkoan ere.

Oroitu dezaket, zure irriarekin gozatzen nuen eguna. Eta bizi dezaket, gaur egun hitz artean elkar nola solasten garen...



Zuri diotsut, akordatzen naizela eguzkiari bueltaka elkar topo egin genuen egunaz... orduan ere dantzaka zenbiltzala, irrika... Baina zuk hori gogoratzen duzula entzun baino ez dut egin nahi gaurkoan. Oroitzeaz gain, jarraitzen duzula saltoka eta irrintzika eguzkiari biraka! Amets egiten ikasi genuen eta, ezin ahantz dezakegu horrelakorik, Iko!!




Eta esaidazu, zuk jolastu gabe bizitzen badakizu?