2011/03/22

Atera mingaina bizitzari diostazu...

Ez dut nahi.
Ez neukan batere gogo izpirik, izarapeko ametsetatik ihes egiteko.
Ilunetan, iluntasunak maiz eskeintzen digun babesean gorde nahi nuen.
Munduari esan, gaixo nengoela... triste nengoela... eta eskubide guztia neukala horretarako!
Gaur ez nuen eguzki izpien berotasunik sentitu nahi.
Nire azal txuriari sudur gorririk jartzeko betarik ere ez.

Baina gogora ekarri dut, zuk esandakoa...
Negar malkotan urtzen ari nintzenean, hankahutsik belarrira goxo goxo hurbildu zarenekoa gogoan dut...

Eta gaurkoan, hitz ematen dizut saiatuko naizela... saiatuko naizela, bizitzari mingaina ateratzen...

3 comentarios:

  1. Eta nik gogoan daukat zelan esan izan zenidan sarri besarkadek ez dutela distantziaz ulertzen.

    Gaurkoa izan dadila gertutasunak jango gaituen eguna! Ez dudalako beste era batean ulertzen, ez sentitzen.

    ResponderEliminar
  2. Besarkada hagalari bat Triestetik.

    Muxu bat ere bai, nola ez.

    ResponderEliminar
  3. Heldu jatazen, distantzia guztien gainetik, ondora... goxo goxo eta ondiok be epel...

    mila esker...

    ResponderEliminar