2011/03/01

Eten barik...

Guraizeak izkina guztietatik...

klis eta klas... zorrotz eta bururik gabe, izan ere, artatiek ba al dute ba begirik, bihotzik... bururik?

sikiera hauek biltzen dituzten eskuak baleukate...

Baina abilak gara! Onak!

Eta zuenganako maitasunak ez dauka etenik...

1 comentario:

  1. Begiak itxita eta eskutik tinko tinko oratuta, behin ere pentsatu gabe!

    Ez ahaztu zu zeu izatea, horixe da baldintza bakarra.

    Eta beste honi dagokionez... Noiz sinetsi duzu, bada, guraizeetan, ez bada irudimenari kolorea emateko izan? Eskulanetan baldar xamarra izateak ez du kentzen maitasun guztiarekin egin izana. Eta ez du kentzen munduko irri zabalenaz sentitu izana. Ez dira ohartzen gureak plastilina, plastidekor edo plasti... plasti bigunezko barroteak direla, aspaldi urtu baitziren malko eta irrien karietara.

    Moldatuko ditugu guk nahi ditugun gisara, izkutuan.

    ResponderEliminar