2011/04/27

ZUeri


"Zu" bakarrik ez dudalako inguruan, idazten dizuet ZUeri!

"Zu" bakar batek betetzen ez nauelako, baina aldi berean ZUek bete-bete egiten nauzuelako NI.

Zuen irribarreari ere idazten diot gaurkoan, hori barik ez baitzarete ZUek.

Eta apirilak 15 bete zituen eguna oroituz... gogoratu naiz gaurkoan ZUen hitzez, pankartez, ahotsez... oraindik, hilabeteak 27 dituen honetan barrenak dantzan jartzen dizkidatelako zuen berbek!

Berbek, laztanek... eta begiradek!

Jakingo bazenute, zuen begietatik atera eta noraino iristeko ahalmena duten!!
Eta ez ikaratu, hormak behera botatzen badituzue, ez beldurtu jendea izozten baduzue...
Egin irri eta irribarre, eta begiratu... ZUek dakizuen bezela.
Ikaragarria baita, begi hutsalez beteriko mundu hontan begiradak aurkitzea!

Laztan banarekin, eguzkiari biraka agurtzen zaituztet....zuek ondoan izatea arrazoi badelako dantzaka eta saltoka jarraitzeko!

1 comentario:

  1. ZURI, eta ez ZUri. Oso osorik delako zuretzat begirada hau. Aspaldi ikasi zenuen biluzten, eta neuk ere biluztasunez begiratzen. Zeinen politta zaren...

    ResponderEliminar