2010/12/27

Aspaldi...

Aspaldi ez nuela egiten.

Aspaldi, beraien esentziarik probatzen ez nuela.

Joder! Zenbat denbora zuekin gozatu barik, zuekin ikaraz dardara egin barik, zuekin lotsaturik...

Eta gaurkoan, hementxe, moratu eta naranja arteko lau pareta honetan egin dugu topo!

Eta hara! Eta hara, zenbat sentipenen artean ibili naizen saltoka!

Orduak aurrera joan ahala, nahastu egiten ditut lehenengo sentitu eta bizitakoak, eta azkenen egin ditugunak!

Eta zenbat usainen artean kulunkatu naizen...

Amorrua sentitu dut, eta ondoren beldurra... eta poza!
Eta hegan egin dut, eta ondoren gau argitu eta eguna ilundu... eta leku baten egonda, beste batera mugitu naiz...

Eta... aspaldi ikusi gabeko irriak, gertu gertu sentitu ditut... irri egin didazue!!

Joder!Zenbat denbora amets artean ibili barik...

Esnatu eta begiak itxitakoan, beste amets baten murgildu...eta gero beste baten eta gero beste baten... Nekatuta, baina irribarrez esnatu naiz!





Lau pareta arte hauetan orduak pasa baditut ere, urrun egin dut hegan eta nekatuta nago!!








Baina pozik...

2010/12/01

Tipi tapaka...


Denbora da... eta denborak aurrera egin du azken hitzekin jolasean aritu nintzenetik...

Saharako haize epelak tentatuta egin nuen orduan, eta ordutik haize hotz, epel eta beroak igaro dira gure ondotik...

Ikaraturik sartu naiz txoko honetara, gomuten zurrunbiloan biraka... hamaika kontu ezberdinez beterik burua eta bihotza...

Eta horrelakoetan, zail egiten zait hitz egokiak aurkitu eta barrukoa lau haizetara zabaltzea.
Baina konturatzen naiz inoiz baino behar handiagoa dudala askatzeko, esan gabe neukana esateko!Lau haizetara oihukatzeko, hankahutsik limoizko izozki bat behar duzula diozunean bezala... nik denborak hoztuko ez duen infusio bero bat nahi dudala... zure ondoan, zuen guztion ondoan.

Idazten jarri naiz... zer esan nahi dudan, zer esango dudan jakin barik...
teklaz tekla saltoka, irri ttikiaz eta malko gardenaz... baina azkenean idazteari ekin diot.
Beldur barik, ikara barik... barne lasaitasun horren bilaketan. Hitzak plazaratzeak plazerez beteko banindu bezala...

Agian, zentzu gutxiko berba dira irakurritakoak, baina poliki-poliki askatzen ari naizela senti dezaket...

Ez dut denbora pasatzen utzi nahi eta aldi berean, udazkenak azken hostoak lur hartzea desio dut, jada urtaroari aurpegi eta sentimendu bat egotzi dizkiodalako... eta horrela, norabiderik gabeko zurrunbiloan sartu naizelako. Non hasi eta non amaitzen den kontrola ezin dudan horretan.

Baina apurtu nahi dut. Amaiera eman... eta irrieri, algareri, txorakerieri bide utzi... niregana hurbil daitezela eta ez nazatela berriz ere abandonatu. Tarteka une makurreri kuku eginez, baina tarteka besterik ez.

Horixe ba, hitzez hitz... idazteari ekin diot. Naizena izateko, haien beharra baitut. Eta ez diot paperak, pantailak... berbez betetzeari utzi nahi...

Egin dudanak zentzurik ba ote duen? Nik zer dakit, unean atzamarren erritmoa bihotz nahiz buruarekin koordinatu eta hauxe emaitza...

Hurren arte!

2010/02/25

Sasi guztien gainetik......sAhArA!


Tentuz....eta poliki!!!

baina hegaka....

sorginak lez...sasi guztien gainetik!!!

kolore berrixez gozatzera....tentuz, sosiuz.....

izatera!!ni neu...izatera!


gozatzera....


Euskal Herritik....Saharara....bi herri....borroka bakarra....


finian....."BiDaIeK eRaKuStEn DoZkUe GeLdIk IkUsI eZiN dOgUnA"

gozatu....eta izan zaittezte!!!



SORGINTTASUNETIK...