2011/01/16

Amorrua!

Bai gaurkoan minaz hitz egingo dut. Minaz eta amorruaz.

Minaren minez, barruan daukadan amorruaz.

Eta konturatu naiz, gure barrunbeetan badela amorruarentzako lekurik.
Leku fisikorik.

Zeren bertan, mina sentituz, kaleratzen zait, negar malko batekin batera.

Ez nago triste, bai agian bestetan baino sentikorrago.

Baina amorratuta nago! Amorratuta, maite dudanekin, denekin ez, batzuekin soilik.

Amorratuta, maite ditudala esan eta beste barik erantzunik ez dutenekin.

Joder! zuk ere sentituko duzu ba zeozer? dena delakoa izanda ere...

Ez dakit, hori hitzetan jartzeko ezintasuna den edota are larriagoa: sentitzen duzuna zer den interpretatzeko zailtasuna.

Eta hori ez dakit non irakasten duten, baina lokarriak lotzen ikastea baino garrantzitsuagoa da!
Inon, inoiz... ez digute horrelakorik irakasten.

Barru barrutik, zer ostia da sentitzen duzuna?

2011/01/12

Tik...tak...tik...tak...


Ixiltasuna da nagusi.

tik...tak...tik...tak...

besterik ez.

Bueno, besterik ere bada, teklatuen hotsa.

kla...kla.........kla.kla.kla.kla.

Baina honek ez daukat erritmo jakinik, nahi bezala doa, edo nahi dudan bezala.

eta biok ixilik gaude. Maiz biok gaudela ere ahanztera iritsi naizelarik.

betazalak, gero eta pixu handiagoa hartzen dute.

eta gu globalizazioaren, pobreziaren munduan gabiltza, giza zabor bilakatuta honez gero.

Gaurkoan, zabor akademikoa garela esango luke batek baino gehiagok.

baina keba, onak gara eta bihar jarraituko dugu!


p.d.: hankahutsik, ez bada ere, etxeko zapatilak soinean, gaurkoan kronikak diruditen hauek! zure omenez!!