2011/05/15

Ezingo nuke jolastu gabe bizi...

Zergatik eta zertara ez dakidan honetan, horma zurien artean aurkitu ditut hitz hauek: "Ezingo nuke jolastu gabe bizi..."

Minak burua xaxatzen didan egun honetan, zergatik ez dakidan egun honetan, ziztadez beteta nagoela baino ezin dezaket esan.

Horrelakoa da gaurko eguna, teklatuari klik klak hotsa inguruan, horma zuri zikinduak eta ziztadak buruan bueltaka...

Eta duela egun batzuk gogoko nuen udaberria, bere usaina, kolorea... eta gaurkoan ere gustuko dudala ahaztu gabe, urtaroaren alde ilunago batekin topo egin dut. Baina tira, jolasten jarraitu nahi dudala erabaki dut, gaurkoan ere.

Oroitu dezaket, zure irriarekin gozatzen nuen eguna. Eta bizi dezaket, gaur egun hitz artean elkar nola solasten garen...



Zuri diotsut, akordatzen naizela eguzkiari bueltaka elkar topo egin genuen egunaz... orduan ere dantzaka zenbiltzala, irrika... Baina zuk hori gogoratzen duzula entzun baino ez dut egin nahi gaurkoan. Oroitzeaz gain, jarraitzen duzula saltoka eta irrintzika eguzkiari biraka! Amets egiten ikasi genuen eta, ezin ahantz dezakegu horrelakorik, Iko!!




Eta esaidazu, zuk jolastu gabe bizitzen badakizu?

No hay comentarios:

Publicar un comentario