2011/01/12

Tik...tak...tik...tak...


Ixiltasuna da nagusi.

tik...tak...tik...tak...

besterik ez.

Bueno, besterik ere bada, teklatuen hotsa.

kla...kla.........kla.kla.kla.kla.

Baina honek ez daukat erritmo jakinik, nahi bezala doa, edo nahi dudan bezala.

eta biok ixilik gaude. Maiz biok gaudela ere ahanztera iritsi naizelarik.

betazalak, gero eta pixu handiagoa hartzen dute.

eta gu globalizazioaren, pobreziaren munduan gabiltza, giza zabor bilakatuta honez gero.

Gaurkoan, zabor akademikoa garela esango luke batek baino gehiagok.

baina keba, onak gara eta bihar jarraituko dugu!


p.d.: hankahutsik, ez bada ere, etxeko zapatilak soinean, gaurkoan kronikak diruditen hauek! zure omenez!!

1 comentario:

  1. Unibertsitatea leku bat baino gehiago dela esan ziguten ameriketatik ekarritako pelikulek. Eta beste zerbait horren bila egin genuen salto gurasoen etxeko balkoitik; hegan hasteko asmoz. Ez dago esan beharrik... lurrera jausi ginen. Baina lur-hartze horretan ikasi genuen, unibertsitatea, ezer erakutsiko diguten liburuen ikastoki baino gehiago dela. Eta unibertsitatean ikasteari utzi genion hori, gauez, liburu haien artean, etxeko zapatilak jantzita edo ohean hankahutsik ikasi beharko genukeela. Ez al da ala?
    Baina ameriketako pelikulek erakutsi ziguten, gaua, ez dela ikasteko, liburuek erakutsi nahi digutena bakarrik...
    eta... amerikanoek festa zoroak egiten eta larrua jotzen pasatzen zituzten gau haietan... guk, kronikak idazten ditugu!

    Nik, kronikarik idatzi nahi ez dudan gau zoro hauetan, zureak irakurtzen pasako ditut ilargiaren ordu onenak!

    ResponderEliminar