2011/01/16

Amorrua!

Bai gaurkoan minaz hitz egingo dut. Minaz eta amorruaz.

Minaren minez, barruan daukadan amorruaz.

Eta konturatu naiz, gure barrunbeetan badela amorruarentzako lekurik.
Leku fisikorik.

Zeren bertan, mina sentituz, kaleratzen zait, negar malko batekin batera.

Ez nago triste, bai agian bestetan baino sentikorrago.

Baina amorratuta nago! Amorratuta, maite dudanekin, denekin ez, batzuekin soilik.

Amorratuta, maite ditudala esan eta beste barik erantzunik ez dutenekin.

Joder! zuk ere sentituko duzu ba zeozer? dena delakoa izanda ere...

Ez dakit, hori hitzetan jartzeko ezintasuna den edota are larriagoa: sentitzen duzuna zer den interpretatzeko zailtasuna.

Eta hori ez dakit non irakasten duten, baina lokarriak lotzen ikastea baino garrantzitsuagoa da!
Inon, inoiz... ez digute horrelakorik irakasten.

Barru barrutik, zer ostia da sentitzen duzuna?

3 comentarios:

  1. Maitia... ez da pozten naizela zure amorrazioekin, baina ene, ene, ene! idatzi berriro ere amorratzen zaren (zaituzten) denetan! mesedez. Gustatu egin zait, asko. Ez dakit nor den bere barruko hori ateratzeko soka bota behar zaiona zulo barrura (nahiz imajinatu dezakedan zerbait) baina zeu baino irakasle hoberik ez du izango alboan, beraz aprobetxatu dezala zure presentzia, oraindik bederen sinesten badu merezi dutela inguruko pertsonek. Ondo erakutsi diguzu eta zuk zeuk behintzat badaukazula beste askori falta zaien (zaigun)gaitasun polit hori.

    Eta bestela... gehiegiko amorraziorik ez! Analfabeto sentimentalei, barre!

    ResponderEliminar
  2. "berriz min hau, luze dirau"

    luzeegi dirau. lehen pausua emana duzu gutxienez, maite dituzun horiei esan diezu esan beharrekoa. galerak beti ematen baitu mina, aurrera ez bagoaz atzera omen goazelako, antza. mina. eta (nire) kontraesanen (nire) mundutik zera diotsut: borroka da bidea.

    segi markatutako bidean

    ResponderEliminar
  3. Amorrua da hain juxtu sentiarazi nahi digutena. Ez diegu gusturik emango, ez indarrik geratzen zaigun bitartean. Amorruak barrenak jaten ditu; guk ez dugu ezer soberan beraiei emateko (eta izatekotan, "al enemigo ni agua").

    Oroitu zuk zeuk presente izan zenuen esaldi hura: "Askatasuna dastatuko dugu e! (Hori da biharko plana)"

    Dastatuko dugu, beraien muturren aurrean.

    "Ostiak jaso edo eman, bakarrik daude bi bide". Lehenengoan nahi gaituzte, baina ez dira ohartzen guk ez dugula lehenengo izatearen beharrik. Bigarrenari eutsi behar diogu, badaukagu eskarmentua horretan.

    Aska itzazu amorruak ta bidali beraien zelaira, seinale ona izango da hori.

    ResponderEliminar