2010/12/27

Aspaldi...

Aspaldi ez nuela egiten.

Aspaldi, beraien esentziarik probatzen ez nuela.

Joder! Zenbat denbora zuekin gozatu barik, zuekin ikaraz dardara egin barik, zuekin lotsaturik...

Eta gaurkoan, hementxe, moratu eta naranja arteko lau pareta honetan egin dugu topo!

Eta hara! Eta hara, zenbat sentipenen artean ibili naizen saltoka!

Orduak aurrera joan ahala, nahastu egiten ditut lehenengo sentitu eta bizitakoak, eta azkenen egin ditugunak!

Eta zenbat usainen artean kulunkatu naizen...

Amorrua sentitu dut, eta ondoren beldurra... eta poza!
Eta hegan egin dut, eta ondoren gau argitu eta eguna ilundu... eta leku baten egonda, beste batera mugitu naiz...

Eta... aspaldi ikusi gabeko irriak, gertu gertu sentitu ditut... irri egin didazue!!

Joder!Zenbat denbora amets artean ibili barik...

Esnatu eta begiak itxitakoan, beste amets baten murgildu...eta gero beste baten eta gero beste baten... Nekatuta, baina irribarrez esnatu naiz!





Lau pareta arte hauetan orduak pasa baditut ere, urrun egin dut hegan eta nekatuta nago!!








Baina pozik...

2 comentarios:

  1. Prexioxa, interneten bila eta bila ibili ondoren azkenean aurkitu zaitxut. Hau poza!! Zure hitzak gozatu ditut. Zuk ere jarraitu ametsak gozatzen eta hitz goxoak gurekin konpartitzen. Mila muxu Txurrukako ardigalduaren partez.

    ResponderEliminar
  2. Ardi galduetaraino iristen diren hitzak badira, ez gabiltza horren galduta...ez zu eta ezta neu ere...

    Mila esker artista!

    ResponderEliminar