2012/02/07

Basamortuko egarria


Flash back...

eta aurrera...

2011/11/22

Zaindu maite duzun hori...

Ruperto dator batzuen burura...
Ez ordea nirera... ikasgai legez planteatzen diot honakoa nire buruari, nire gorputzari...

Atzamarrak dantzan ari dira, baina ez beste ezer...
Barruak lo dirau... suminduta... barrua barruarekin haserre...

PUM! ate batek ixtean ateratzen duen zarata... zirrikiturik gabeko ate ertzak nonahi...

eta ni hemen, ate itxiari begira... haserre, dantza egiteko gogorik gabe...

eta orduan datorkit belarrietara: "zaindu maite duzun hori..."

baina beranduegi da...soinuaren abiadura motelegi iritsi da nigana...

2011/07/03

Ikusi Makusi...

- Zer ikusi??

-Ikusten dot, ikusten dot.... Begiratzeko modu bat.

- Zulo txiki batetik, mundu zabal bat?

- Kolorez betia...

- Txikitasunian haundixa, baietz?

- Haundi sentiarazten gaittuna... Ta zuk, zeri begiratzen dotsazu, zure zulo hortatik?

2011/05/25

Berbarik ez keinu bat....

Berbarik ez keinu bat....

berbetan eta hitzetan hastiak berak ikaratzen nau, gau ilun honetan... baina ez da gaba beltza dalako, egun argixak be itsu lagatzen nau eta ezin hitzeri bide emon...

sentitzen dot inoiz idatzi doten lerrorik zailenak, okerrenak dauzkatela aurrian; eta ezin dotela hutsik ein... ezin dotela oker idatzi...

baina hitzak, hitzak dirala oroittu nahi dot... eta gogoratu zure ixiltasunen betetziaz....
berba barik, dana esaten zeben begirada horren balixuak lerro okerren ikarak be aldetzen dittu.

"Noiz zatoz berriro?" entzutia, laztan zaratatxu horretako goxo bat, eskolatik urten palizia jasotzeko bildurrez eta zu bentanatik begira ikustian sentittutako lasaittasuna, kortina osteko irribarria, espilora begira eindako barre bakoitza, jaten egon eta zuk bakarrik eta ez beste inok tentuz begiratzia, sosiuz eta pausoka eskutik helduta pasiuan eittia, farmazian lan eindako kontuak, aittittari emondako lehenengo mosuan kontuak, negar malkotan ta nere txikitasunian besuetan hartu eta oroittu be ezin doten une bakoitza....

Eskutik helduta jarraittuko dogu, gure erara...

Ixil ixilik, baina begiratuz.... eskerrak emongotsut zure albuan gozatutako egun bakoitzagaitxik... barkamenak lerro okerregaitxik...


Eta gaurkuan be... mosu bat emango dotsut, beti be bueltan irri bat hartzeko...

ta beittu amama, beittu... zelango oskarbi politta dagon!

2011/05/15

Ezingo nuke jolastu gabe bizi...

Zergatik eta zertara ez dakidan honetan, horma zurien artean aurkitu ditut hitz hauek: "Ezingo nuke jolastu gabe bizi..."

Minak burua xaxatzen didan egun honetan, zergatik ez dakidan egun honetan, ziztadez beteta nagoela baino ezin dezaket esan.

Horrelakoa da gaurko eguna, teklatuari klik klak hotsa inguruan, horma zuri zikinduak eta ziztadak buruan bueltaka...

Eta duela egun batzuk gogoko nuen udaberria, bere usaina, kolorea... eta gaurkoan ere gustuko dudala ahaztu gabe, urtaroaren alde ilunago batekin topo egin dut. Baina tira, jolasten jarraitu nahi dudala erabaki dut, gaurkoan ere.

Oroitu dezaket, zure irriarekin gozatzen nuen eguna. Eta bizi dezaket, gaur egun hitz artean elkar nola solasten garen...



Zuri diotsut, akordatzen naizela eguzkiari bueltaka elkar topo egin genuen egunaz... orduan ere dantzaka zenbiltzala, irrika... Baina zuk hori gogoratzen duzula entzun baino ez dut egin nahi gaurkoan. Oroitzeaz gain, jarraitzen duzula saltoka eta irrintzika eguzkiari biraka! Amets egiten ikasi genuen eta, ezin ahantz dezakegu horrelakorik, Iko!!




Eta esaidazu, zuk jolastu gabe bizitzen badakizu?

2011/04/27

ZUeri


"Zu" bakarrik ez dudalako inguruan, idazten dizuet ZUeri!

"Zu" bakar batek betetzen ez nauelako, baina aldi berean ZUek bete-bete egiten nauzuelako NI.

Zuen irribarreari ere idazten diot gaurkoan, hori barik ez baitzarete ZUek.

Eta apirilak 15 bete zituen eguna oroituz... gogoratu naiz gaurkoan ZUen hitzez, pankartez, ahotsez... oraindik, hilabeteak 27 dituen honetan barrenak dantzan jartzen dizkidatelako zuen berbek!

Berbek, laztanek... eta begiradek!

Jakingo bazenute, zuen begietatik atera eta noraino iristeko ahalmena duten!!
Eta ez ikaratu, hormak behera botatzen badituzue, ez beldurtu jendea izozten baduzue...
Egin irri eta irribarre, eta begiratu... ZUek dakizuen bezela.
Ikaragarria baita, begi hutsalez beteriko mundu hontan begiradak aurkitzea!

Laztan banarekin, eguzkiari biraka agurtzen zaituztet....zuek ondoan izatea arrazoi badelako dantzaka eta saltoka jarraitzeko!

2011/03/29

"Puntatxu baino gehixau"

"Puntatxu" batetik hasi zen... indarra izango nuenaren ustea baino ez omen zidan utzi inguruan...

Eta orduan oroitu nuen, albora begiratu eta euriak bustitzen jarraitzen zuela, errekak bere bidean, kotxeak pasatzen... mundua ez zegoen geldi, biraka jarraitzen zuen.

Eta ez dakit inoiz gertatu zaizuen, baina une batez zulo beltzenean ezkutatua ere, munduak aurrera jarraitzen duela jakiteak... bizkar gaineko zama mugimenduan jartzen du, txikitzen... Eta bai, gora hipokrisia! Neure nia bera ere krisian jartzen da, baina zuk ondo esan bezela... ez da ez perfektua! Baina, ze arraio, ez ditut gauza perfektuak gogoko!

Eta horrenbeste hitz zertarako?

Zuregana, eta zuengana... hurbildu eta keinuka aritzeko: Bizitzari mingaina ateratzeko, eta zuei ere! Merezi duzuelako!

Nik, barreka jarraituko dut, negar malkotan urtuko naiz, ixilik egon, garraxi egin... bixi bixi eta bizi sentituz. Zergatik egiten dudan jakinda edo ez.

Mila esker...