2009/01/20

Ezen behin...


Aurrez aurre begiratzea lotsa ematen zion indibiduo bat. Gorritu besterik ezen egiten, zuk aurrez aurre begiratzean. Berde izatetik, gorri izatera igarotzen zen bat-batean. Segundu gutxitan gertatzen zen honelako katastrofea.

Eta orduan, guztia zen ezberdin.

Eta orduan, zuk zeuk ere ezberdin ikusten zenuen guztia.

Berde kolore eder horren azpitik zegoena ikusteko ahalmena bereganatzen zenuen, eta konturatzen, konturatzen... orain arteko engainuaz, gezur zikin guztiaz.

Oihu egin nahi duzu. Baina ezinean aurkitzen zara. Oihu egin nahi duzu. Baina jada zentzurik ez duela iruditzen zaizu.

Beraz eskumuturra astindu eta parean duzun hormigoizko zera horri berba batzuk esanarazten dizkiozu, eta urteetan oihu egin ezin izan duena azalerazi...

2 comentarios:

  1. Ormigoizko pareta horiek ere, badirelako gure paper zuri... paperak erre dizkigutenean...

    Oihu egin beharrean somatzen zaitut maitia. Ahoa norbaitek itxi izan balizu moduan...norbait atzetik, eskua heltzen, fuerte-fuerte bazenu modura...
    Eta ez nuke nahi, horrelakorik. Zuretzat ez.

    Beraz hartu hartu behar duzun guztia. Tori niri dagokidan ormigoi zatia ere. Tori pintura, tori kola, ahoa, mihia, eztarria eta asko ez, baino soberan dudan indar hau...
    Eta egin, egin garrasi!! Nazkatu arte... ahotsik gabe geratu arte! eta gero edan ron txupito bat, biharko berriz ahoa ondo izan dezazun...

    Atera sasi artetik, moztu arantzak, topatu eskapatzeko lekua...

    Eta egin oihu, isildu gabe!

    ResponderEliminar
  2. Hala ere...jakizu gauza bat....sasi artean dena ez da iluna....sasi arteak ilunak direla sineztarazi digutela da arazoa...


    muxu bat...

    ResponderEliminar