2009/01/21

Boulevardeko erlojua


Sekula ahaztuko ez duzun muxuaren akuilu, pasio bizi horren testigu, malkoen kontsolatzaile, ostegunetako tronparen osteko beso sendo...

Hamaika istorio biltzen dituzte boulevardeko erlojuen orratzek, beraien tik-tak bakoitzean. Garrasika zure, haren eta beste aldeko horren istorioen zantzuak zabaltzen dituzte lau haizetara. Eta aitortu beharra daukat, nire historian ere lekua daukala denboraren jagole honek.Gaurtik aurrera bederen.

Irribarrez hurbildu zara gugana... eta zure ximurren osteko gaztetasuna erakutsi diguzu begiradaz. Emakumea zara, hala sentitzen baitzara eta urteetako esperientziak banatzen bagaitu ere...izate oso eta eder horrek gertu sentiarazten nau zugandik.

Berbaz beteriko plastikoaren atzean bildu dira lehenbiziko aldiz, gure historioak, erlojuaren prezentzian....ordu erdi besterik ez genuen....ordu erdi zure eta ni bizitzak elkartrukatzeko. Zuk, zure esperientziaren gailurretik hitz egiten zenidan; nik, berriz, gaztearen esperientzia-gogotik...eta halaxe...elkarren historioek elkargurutzatu dute...eta finean, urrun baino hurbilago geundela konturatu gara. Bai zu eta baita ni ere.

Ederra izan da....sinez diotsut...Zure begiradak igorri didan indarra, irribarreaz sentiarazi didazun bizi-gogoa...eta bai, heldua zarela diozu, baina gazte duzu freskotasuna!!!

Une batean, lotsatu egin zara. Nolatan hasi zara gurekin honelako gauzetaz hizketan? Nolatan?... Zuk zeuk erantzun diozu honi, eta orduan...malkotxo batek ihes egin nahi izan du zu ezagutzera....zure hitzak sentitzera: "konfidantza eman didazue, gustura sentitu naiz zuen ondoan eta zuen begiradak hurbiltasuna sentiarazi dit"

Hurrengo etorri diren berbek ere...."Zuek segi borrokan, emakumeok indarra baitugu eta sekula ez ukatu pertsona helduei hitza....ez ikaratu"

Irribarra izan da nire erantzuna.....eta orduan....Boulevardeko erlojuak 20.00 markatu ditu bere orratzen zehaztasunez.....eta "gero arte" esateko ordua iritsi zaigu.....

Erlojuarenpean....labur, baina sakon...halakoxea izan da hemendik aurrera orratzen artean gordeko den gure istorioa....

eta, zera, "plazer bat izan dela, Manoli, plazer bat....". Utz dezagun gure aurpegiek elkar ukitzen....eskuek arin egin duten bezala.....eta agian, baliteke, berriz ere istorioak jarraipena izatea....

Bitartean Altzatik Beizamarako melodian....zure esanak gogoan izango ditut....

hurren arte...




No hay comentarios:

Publicar un comentario