2011/05/25

Berbarik ez keinu bat....

Berbarik ez keinu bat....

berbetan eta hitzetan hastiak berak ikaratzen nau, gau ilun honetan... baina ez da gaba beltza dalako, egun argixak be itsu lagatzen nau eta ezin hitzeri bide emon...

sentitzen dot inoiz idatzi doten lerrorik zailenak, okerrenak dauzkatela aurrian; eta ezin dotela hutsik ein... ezin dotela oker idatzi...

baina hitzak, hitzak dirala oroittu nahi dot... eta gogoratu zure ixiltasunen betetziaz....
berba barik, dana esaten zeben begirada horren balixuak lerro okerren ikarak be aldetzen dittu.

"Noiz zatoz berriro?" entzutia, laztan zaratatxu horretako goxo bat, eskolatik urten palizia jasotzeko bildurrez eta zu bentanatik begira ikustian sentittutako lasaittasuna, kortina osteko irribarria, espilora begira eindako barre bakoitza, jaten egon eta zuk bakarrik eta ez beste inok tentuz begiratzia, sosiuz eta pausoka eskutik helduta pasiuan eittia, farmazian lan eindako kontuak, aittittari emondako lehenengo mosuan kontuak, negar malkotan ta nere txikitasunian besuetan hartu eta oroittu be ezin doten une bakoitza....

Eskutik helduta jarraittuko dogu, gure erara...

Ixil ixilik, baina begiratuz.... eskerrak emongotsut zure albuan gozatutako egun bakoitzagaitxik... barkamenak lerro okerregaitxik...


Eta gaurkuan be... mosu bat emango dotsut, beti be bueltan irri bat hartzeko...

ta beittu amama, beittu... zelango oskarbi politta dagon!

1 comentario:

  1. Iñungo oskarbirik polittena zeuk daukazu marrazteko oindiokan; ekin, bera be zure bidian konplize izan dadin.

    Mosu potolo bat, lerro okerretatik be ikasten dogu maiz eta.

    ResponderEliminar